XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oek nola edutu diran, nork esan? zein zentzuk eratu ta barnean gorde ditun ageririk ere?

Illunbean eta ixil nagonean ere, gogo ba'dut, ateratzen dituk margoak oroimenera, ta bereizten ditut zuri ta beltz eta beste edozer.

Soiñuek ez dute elkar iotzen eta nasten begiz sartua oroitzean, an bereiz kokaturik bezala baitaude.

Oeri dei dagiet nai-ala, ta emen ditut berela.

Mihia geldi ta eztarria ixil, nai dutana dut kantatzen; alare an dauden margo aien erraiñuak ez dira tartean sartzen, ez dute elkar atertzen, belarrietatik daridan gordairua berrirotzean.

Eta abar beste atzargailuen bidez sartu ta bildu oro, naierara oroi ditut, eta lili zurien usaia bereizten dut ubelenetik batere usnatu gabe; ta ezti leguna naiago dut latza baiño, ez iastatuz edo ukituz, baiñan oroituz.

14. Barnez ari naiz ola, nere oroitearen gela izugarri ontan.

Emen gertu ditut zeru-lur itsasoak, aietan oartu ditudanekin, ahantzi ditudanaz lekora.

Emen arkitzen naiz nerau eta oroitzen, noiz, non, nola egin dudan, eta egitean zer egoeran nindagon.

Emen daude nik oroi ditudanak, atzarriz naiz siñetsiz.

Gordairu beretik eiotzen ditut lengo atzar-gauzen erraiñuak, naiz aietatik atereak, edo aietatik beste ta beste geroko eginkizun, gertakizun eta itxarokizun, eta auek oro berriro aurrean bezala diraultzit: Au ta ori egingo diagot nerekiko,(...).